Azkeneko lasterketan, Monako GP-an alegia, gehiengoei detaile txiki bat joaten utzi genuen.
Hasieratik esango dut, hau dena Hamilton buruzkoa da. Ez da nik mania diotelako, beno igual pixkat bai baina mania hau Alonsori alde batetik kalte egiteagatik da.
Denok dakigu Montecarlon ikusi genuena piskat lotsagarritzat definitu dezakegula MacLaren taldean barruan gertatutakoarekin. Zergatik esaten dut hau? Alonsok irabazi zuenetik, hurrengo egunetan prentsa Britaniarrak kexatzen hasi ziren Alonso eta bere talderi buruzko iritziak esaten. Hasieratik esan zuten talde arauak egon zirela eta horregatik Hamilton Alonsori irabazten utzi ziola. Gainera Britaniar prentsak beraien pilotua irabazteko aukera gehiago izango zituela gaineratzen zuten.
Nire uste apalean, ez dakit ze demontre edukiko zuen britaniar Te-a honelako iritzi absurduak argitaratzeko. Talde arauak egon zirela esaten bazen eta geroago, aztertu ondoren, ez zela horrela izan argitu zen. Nire ustez, Hamilton absurdekeri bat egin zuen lasterketa osoan. Honi gehituz ez dakit nola ez zion ezer esan taldeko buruzagia Ron Dennisek. Berak bazekien karrera irabazita zuela lehenengo eta bigarren postua lortuz eta horrela izanik ez dakit nola ez zuen Hamilton-i irratiz esan ez presionatzeko.

Hasieratik hamilton Alonsori aurre hartzen saiatu zen. Alonsok, erregai gutxiago zuenez bira azkarrenak lortzen saiatu zen bere lehen Box geldiunean al zuen denbora gehiena ateratzeko. Honek lehen parada egin zuenean Hamilton denbora ateratzen saiatu zen, berak gelditzerakoan ez zuen lortu Alonsori aurre hartzen. Ondorioz bigarren steam-erako utzi zuen.
Hemendik aurrera hasi zen iskanbilak ateratzen. Alonsok bigarren geldiunerako bere kidea baino lehen gelditu zen. Hori dela eta deduzituko dugu denok Hamiltonek erregai gehiago zuela Alonsok baino. Inork jakin gabe bi edo hiru itzuli geroago gelditzeko ordenatu zioten. Geldiunea egin ondoren berriro oso pare irten zen Hamilton Alonsongatik.
Lasterketaren azken zatia ulertezina bilakatzen zait neure buruarentzat. Jakinda Massa ez dakit zenbat segundotara zegoela eta jadanik lasterketa epaituta zegoela, Hamilton, beste inongo arrazoi logikoarekin, Alonso aurreratzen saiatu zen. Akzio honek Alonsorengan erreakzioa sortu zuen, hau da, berak ezin izan zuen amaiera lasaigarri bat izan. Esaten da pilotuek amaierako aldera bere motorrak “kontserbatu” egiten dutela, honek bakarrik esan nahi du bere propulsoreen erregimena txikitu egiten dutela hurrengo lasterketarako kontserbatuz. Baina nola Hamilton presionatu egin zion ezin izan zuen minutu eta hamabost segundoko erregistrotik jeitsi, beste era batera esand a, azkar zihoan .Amaiera kaotiko honetan lehenago esan dudan bezala, Hamilton aurreratzen saiatu zen. Baina denek ikusi ahal izan genuen egiten zituen saiakera guztietan “galtzen” ateratzen zela. Esaten dut “galtzen” ateratzen zela zeren Alonsora gerturatzen zen einean errore galantak egiten zituen. B ehin baino gehiagotan errailetan bukatzeko amaguak egin zituen. Hau gutxi izango balitz, britaniar gidaria bira azkarra egiten zuenean, Alonsok hurrengo biran rekorra kentzen zion. Honek erakusten du Alonso gidari hobeagoa dela eta erroreak egitea ez dela propioa berengan. Gainera, nola ez dio eutsi behar formula bat-ean hasiberri bati lehengo urtean Schumacher heptatxapeldunari eusteko gai bazela erakutsita. Eh, kontxo! Bi aldiz izan dela txapelduna Alonso. Zerbaitengatik izango da. Egia da debut bikaina izan duela Hamilton. Horri ez diot ezezkoa ematen. Baina nola ez ba! Hasieratik auto on bat emanda nork ez du holako gauzarik lortuko.
Beste gaira itzuliz, britaniar prentsarena, beraiek nahi badute bazterrak nahastu nik ere bazterrak nahastuko ditut. Zer, nola,… Hamilton hobeagoa dela, Alonsori irabazten utzi ziola… Ba nik zerbait aurkitu dut. Hamiltonen errore galanta. Hemen bai sartu zuela hanka sakoneraino, eta gainera inork konturatu gabe. Komisarioak ere ez ziren konturatu egin. Hamilton, hasiberria delako edota beste arrazoi askorengatik zigorgabe atera zen bere akzio batetik. FIA-k ere ez zuen ikusi eta erakunde honek edonork izanda ere eta inongo salbuespenik egin gabe zigorra ezarri beharra du. Eta ez da betetzen. Baina zertaz hari nahiz? Galdetuko duzue. Hamilton bere bigarren geldiunetik ateratzen denean, Box irteerako marra horia zapaltzen du. Honek araudiaren partetik zigor batez penatuta dago, Drive Through batekin alegia.
Iadanik zigor bat ezartzea ez du balio baina bai esan nahi dut britaniar prentsari edonolako kritikak hobeto pentsa ditzan publikatu aurretik. Zeren bere pilotu maitea sanzio bat jasotzeko arriskutik libratu zen. Ondorioz, ez dezatela pentsa beraiek beren pilotua Alonso baino hobeago denik zeren ikusi baitzen Hamilton errore pila bat egin zituela.
Ez baduzue sinesten hemen doa bideo bat non ederki ikusten da nola zapaltzen duen marra.
Recent Comments