October 2007

You are currently browsing the monthly archive for October 2007.

Pasa den igandean, hilak 21, Brasilen Formula 1 azken lasterketa oKimi garailespatu zen. Lasterketa hau, urteetan zehar azkena ospatzen izan da eta gutxitan gauzatu da gidari txapelketa azkeneko honetan erabakitzea.

Pasa den ostiralean mundiala jokatzen ari ziren hiru gidariek Sao Paulo zirkuitura ailegatu ziren. Lewis Hammilton txapelketa honen buru eta Alonso eta Raikkonen hurrenez-hurren atzetikan segika iritsi ziren.

Hammiltonentzat iadanik aztuta zeuken txinan gertatutakoa, bai hura nola ez gogoratu halako hasiberri baten akatsa, eta Alonsok titulua berreskuratzeko aukera ikusten zuen berriro.

Baina larunbateko kalifikazio egunetik has gaitezen. Lehengo Q-tik Alonsok arazoak zituela ikusi genuen eta, hala-nola lortu zuela Q3-ra iristea. Gero larri-larri ibili zen laugarren postua mantentzeaz. Hori bai, bistakoa zen MacLaren taldeak Bere bigarren gidariari egundoko kotxea ezarri ziola eta Alonsori ba… dordoka bat hortikan laugarren postua. Baina beno, Massak polea lortzen zuen eta Lewis bigarren postua.

Iagandean, denek egundoko pasioa bizi genuen irteerarekin. hamilton irteeraAlonsok irteera bikain bat egin eta bere lankidea presionatzen saiatu zen. Honek eragina izan zuen zeren Hamilton Senna bihurgunetik ateratzean Alonsoren atzetik egin zuen. Berriro aurreratzea itzultzen saiatu zen Hammilton baina gaizki irten eta pistatik atera egin zen postu asko galduz. Bainan benetako poza Hamiltonen autoa kanbio gabe gelditzen zenean etorri zen, gero matsura konpondu bazitzaion ere azken postuan gelditzen zen. Hori dela, erremontatzea besterik ez zitzaion gelditzen.

Bestaldetik, aurreko postuetan Masa, Kimi, Fernando zihoazten orden honetan. Lasterketa hala bukatu balitz Alonso hirugarren tituloa lortuko zuen. Baina Ferrarik estrategia zela eta, Box geldiunetan Raikonen lehengoa ezarri zuten. Horrela, Kimi puntu batengatik munduko txapelduna izatea lortu eta Ferrarik konstruktore txapelketa irabaztea lortu zuten.

Honela ia espero gabe Kimmik garaikurra lortu zuen. Aldiz, MacLaren taldea bere gestio txarrarengatik eta Hammiltonen akatsengatik ezergabe gelditu ziren.

Beno egia esan denek nahi genuena Hammilton ez irabaztea, edo gehiengo horrela pentsatzen dugu, eta berdin zitzaigun bestea baina beno,… behintzet Kimi merezituta lortu du Titulu hau eta merezi zuen lan handia egin duelako.
Kimi garaile