Berriak

You are currently browsing the archive for the Berriak category.

Fuji Speedway

Astebukaera honetan berriro itzultzen da F1-a. Urte bat gehiago Japoniara itzultzen gara Shizuokara hain zuzen ere Baina lehengo urtean ez bezala, aurten hautatutako zirkuitua ez da Suzuka izango.

Urte emozionante honetan, gidariek pribilegioa izango dute Fujy Speedway zirkuituan berriro parte hartzeko aukera. Trazado honek 1976tik ez du F1 lasterketa ospatzen eta aurten 2007 FIA Formula One World Championship Fuji Television Japanese Grand Prix izenpean ospatuko da.

1965-ko abenduan ireki zituen bere ateak lehen aldiz. Bere luzera, hasiera batean, 33,3 Km-koa diseñatua izan zen baina presupuestoak zirela eta bakarrik zortzirena eraiki zen. Ateak zabaldu zituenean lehen proba disputatu eta oso arriskutsua zela konturatu ziren. Ondorioz, zati berri bat eraiki zen eta azkenik 4.359 metrotan gelditu zen.

2003an zirkuitua berriro itxi zen estrukturalki erremodelazio bat egiteko. Proyektu hau Hermann Tilke-ren eskutik egin zen.

Just For Canada

Igande honetan, ekainak 10ean seigarren proba automobilistikoa, eta 38.na Canadakoa, ospatuko da Canadako Gilles Villeneuve zirkuituan. Zirkuitu hau enkantu asko du, gainera zirkuitu azkarrenetariko bat da. Baina pilotuek ez dute asko fidatu behar datu hauetaz bakarrik. Zirkuitu honen sakonean, edonori egin diezaioke azpikeriaren bat bere “chican” azkarrekin… Eta batzuek, irteerarik gabekoak, hormarekin talka egiteko arriskuarekin. Hori gutxi izango balitz, autoen balaztak egundoko lana egin behar dute, batez ere hamargarren bihurgunera heldu baino lehen, besteak beste, 257 Km/h bataz besteko abiaduraz heltzen baitira 88 km/h abiadura pasatuz. Baina balaztarik izugarriena azkeneko bihurgunekoa da. Hau baita zirkuitu osoko gogorrena. Hemen, 318 km/h tik 120 km/h ra pasatzen baita ehun metroko frenadan gutxi gora behera.

Baina goazen zirkuituren datuak zehazki miatzera:

Telemetria aldetik begiratzen badugu, nabarmenki gehien exigitzen zaion konponenteari balaztak eta motorra dira. Balazten exigentzia oso altua da eta motorraren erregimena, bira batean, %60 da, hau da, zirkuituari bira batean azeleragailua biraren %60a denboran zanpatuta daramate gidariak.

Erregaiaren kontsumoa Kg-tan bueltarekiko 2,07 Kg/bira dira eta erregaiaren denbora galera birako 0,3/10kg “seg/10kg bira batean” da. Neumatikoaren eustekotasuna oso altua da eta aldi berean honen exigentzia oso baxua da. Azkenik, autoek bihurgunetan jasaten duten “Downforce”-a minimoa da horregatik zirkuitu azkarra dela esaten da.

 

Zirkuituaren luzera: 4.361 m.

Lasterketaren luzera: 70 bira; 305,37 Km

Bira record-a: R. Barrichello (2004) 1:13.622 “min/seg/mil seg”

Pole Position 2006: Fernando Alonso 1:14.922

Lasterketako bira azkarrena: Kimi Raikkonen 1:15.841

2006 lasterketaren podioa: 1) Alonso; 2) Schumacher; 3) Raikkonen.

Abiadura Max. 2006: M. Schumacher 324,48 km/h

Zirkuituaren itxura hobeago ikus dezazuen bideotxo hau txertatu dizuet. Hemen pistari buelta bat ematen zaio birtualki formula bateko auto baten gainean.

Beno egia esango dizuet, ez da oso birtuala zeren playko jokutik aterata dago. Buelta bat eman dut neronek eta grabatu egin dut. Sinple baina ikusgarria. Honela zuen buruan irudikatu dezakezue nolakoa den zirkuitua.

Azkeneko lasterketan, Monako GP-an alegia, gehiengoei detaile txiki bat joaten utzi genuen.

Hasieratik esango dut, hau dena Hamilton buruzkoa da. Ez da nik mania diotelako, beno igual pixkat bai baina mania hau Alonsori alde batetik kalte egiteagatik da.

Denok dakigu Montecarlon ikusi genuena piskat lotsagarritzat definitu dezakegula MacLaren taldean barruan gertatutakoarekin. Zergatik esaten dut hau? Alonsok irabazi zuenetik, hurrengo egunetan prentsa Britaniarrak kexatzen hasi ziren Alonso eta bere talderi buruzko iritziak esaten. Hasieratik esan zuten talde arauak egon zirela eta horregatik Hamilton Alonsori irabazten utzi ziola. Gainera Britaniar prentsak beraien pilotua irabazteko aukera gehiago izango zituela gaineratzen zuten.

Nire uste apalean, ez dakit ze demontre edukiko zuen britaniar Te-a honelako iritzi absurduak argitaratzeko. Talde arauak egon zirela esaten bazen eta geroago, aztertu ondoren, ez zela horrela izan argitu zen. Nire ustez, Hamilton absurdekeri bat egin zuen lasterketa osoan. Honi gehituz ez dakit nola ez zion ezer esan taldeko buruzagia Ron Dennisek. Berak bazekien karrera irabazita zuela lehenengo eta bigarren postua lortuz eta horrela izanik ez dakit nola ez zuen Hamilton-i irratiz esan ez presionatzeko.

 

Hasieratik hamilton Alonsori aurre hartzen saiatu zen. Alonsok, erregai gutxiago zuenez bira azkarrenak lortzen saiatu zen bere lehen Box geldiunean al zuen denbora gehiena ateratzeko. Honek lehen parada egin zuenean Hamilton denbora ateratzen saiatu zen, berak gelditzerakoan ez zuen lortu Alonsori aurre hartzen. Ondorioz bigarren steam-erako utzi zuen.

 

Hemendik aurrera hasi zen iskanbilak ateratzen. Alonsok bigarren geldiunerako bere kidea baino lehen gelditu zen. Hori dela eta deduzituko dugu denok Hamiltonek erregai gehiago zuela Alonsok baino. Inork jakin gabe bi edo hiru itzuli geroago gelditzeko ordenatu zioten. Geldiunea egin ondoren berriro oso pare irten zen Hamilton Alonsongatik.

Lasterketaren azken zatia ulertezina bilakatzen zait neure buruarentzat. Jakinda Massa ez dakit zenbat segundotara zegoela eta jadanik lasterketa epaituta zegoela, Hamilton, beste inongo arrazoi logikoarekin, Alonso aurreratzen saiatu zen. Akzio honek Alonsorengan erreakzioa sortu zuen, hau da, berak ezin izan zuen amaiera lasaigarri bat izan. Esaten da pilotuek amaierako aldera bere motorrak “kontserbatu” egiten dutela, honek bakarrik esan nahi du bere propulsoreen erregimena txikitu egiten dutela hurrengo lasterketarako kontserbatuz. Baina nola Hamilton presionatu egin zion ezin izan zuen minutu eta hamabost segundoko erregistrotik jeitsi, beste era batera esand a, azkar zihoan .Amaiera kaotiko honetan lehenago esan dudan bezala, Hamilton aurreratzen saiatu zen. Baina denek ikusi ahal izan genuen egiten zituen saiakera guztietan “galtzen” ateratzen zela. Esaten dut “galtzen” ateratzen zela zeren Alonsora gerturatzen zen einean errore galantak egiten zituen. B ehin baino gehiagotan errailetan bukatzeko amaguak egin zituen. Hau gutxi izango balitz, britaniar gidaria bira azkarra egiten zuenean, Alonsok hurrengo biran rekorra kentzen zion. Honek erakusten du Alonso gidari hobeagoa dela eta erroreak egitea ez dela propioa berengan. Gainera, nola ez dio eutsi behar formula bat-ean hasiberri bati lehengo urtean Schumacher heptatxapeldunari eusteko gai bazela erakutsita. Eh, kontxo! Bi aldiz izan dela txapelduna Alonso. Zerbaitengatik izango da. Egia da debut bikaina izan duela Hamilton. Horri ez diot ezezkoa ematen. Baina nola ez ba! Hasieratik auto on bat emanda nork ez du holako gauzarik lortuko.

Beste gaira itzuliz, britaniar prentsarena, beraiek nahi badute bazterrak nahastu nik ere bazterrak nahastuko ditut. Zer, nola,… Hamilton hobeagoa dela, Alonsori irabazten utzi ziola… Ba nik zerbait aurkitu dut. Hamiltonen errore galanta. Hemen bai sartu zuela hanka sakoneraino, eta gainera inork konturatu gabe. Komisarioak ere ez ziren konturatu egin. Hamilton, hasiberria delako edota beste arrazoi askorengatik zigorgabe atera zen bere akzio batetik. FIA-k ere ez zuen ikusi eta erakunde honek edonork izanda ere eta inongo salbuespenik egin gabe zigorra ezarri beharra du. Eta ez da betetzen. Baina zertaz hari nahiz? Galdetuko duzue. Hamilton bere bigarren geldiunetik ateratzen denean, Box irteerako marra horia zapaltzen du. Honek araudiaren partetik zigor batez penatuta dago, Drive Through batekin alegia.

Iadanik zigor bat ezartzea ez du balio baina bai esan nahi dut britaniar prentsari edonolako kritikak hobeto pentsa ditzan publikatu aurretik. Zeren bere pilotu maitea sanzio bat jasotzeko arriskutik libratu zen. Ondorioz, ez dezatela pentsa beraiek beren pilotua Alonso baino hobeago denik zeren ikusi baitzen Hamilton errore pila bat egin zituela.

Ez baduzue sinesten hemen doa bideo bat non ederki ikusten da nola zapaltzen duen marra.

Sentitzen det hain berandu bidaltzea irteerako bideotxoa. Ez dut izan denbora egiteko baina azkenean lortu dut. Hori gutxi izango balitz, 2×1 egingo dizuet. Bideo honekin batera klasifikazioko bira azkarrena, Alonsorena, sartuko dut.

eta orain irteerakoa:

Fernando Alonso eta Mc Laren

Fernando oso positiboa da bere kotxeak egiten ari den eboluzioarekin eta nahiz eta Ferrari beste guztien aurretik egon, Mc Larenen kotxeak hobetuko direla esaten du. Hala ere Ferrarikoei arrapatzea asko kostatuko zaiela uste du. Arazo handienetarikoa gurpilena litzateke. Oraindik asko ikasi beharra daukate hauetaz, baita kotxearekin zemuz ibiltzen diren ere, izan ere Michelin-ekin konparatuzkero asko aldatu dira.

Gurpilen inguruan ezarritako arauari buruz, talde ezberdinen artean bariante asko ekarriko zituela uste zen, baina azkenean denek antzera erabiltzen hari dira. Beraz garrantzi asko eduki behar zuenak garrantzigabekoa bihurtu zen. Fernandoren ustez arau honek ez du jokatzeko oportunitate gehiegirik uzten. Bi gurpilen hartean beti dago bat hobe dabilena eta taldeek nahiago izaten dute lehenengo bi bueltetan hau erabiltzea denbora obea egiteko.

Mc Laren taldera aldatzeak Fernandori kritika asko ekarri zizkion. Berak ez du ulertzen zergaitik kritikatu dioten aldaketa hau. Baina bere ustez gure herrialdean jendeari jakintasunik gabe hitz egitea asko gustatzen zaio. Hala ere kritika hauek ulertezinak egin zaizkion arren beretzako poztasun handia izan da karrera bat irabaztea bere talde berriarekin, batezere lan ona egiteagatik bi taldeekin. Bere talde aldaketaren inguruan gezur asko esan dira. Horietako bat izan da bere aldaketarekin gehiago kobratzen duela horain, baina ez da horrela, Mc Larenen Renault-en baino gutxiago irabazten du. Desafio berrien bila ibiltzea bere aldaketaren arrazoietako bat izan zen.

Gehien gustatzen zaiona bere talde berritik taldearen traiektoria eta historia da. Beste talde batzuren ofertak zituen harren Mc Larenek F1 historian zehar beti egon da goian eta nahiz eta urterenbat txarra izan beste bi edo hiru onak izaten ditu. Badaude talde batzuk aldi onak eta beste batzuk txarrak dituztenak, baina Mc Larenen eta Ferrarin ez daude aldi txarrik. Gainera Mc Larenen historiako pilotu onenetarikoak egonak dira eta bera ere historia horren parte izan nahi duela adierazi du.

Hasiera batean talde aldaketa zaila izango zela uste zuen, baina hasiera batetik bertan oso ondo sentitu zen . Lanik zailena injenieruekin ados jartzea izan arren, azkenean ez zen ainbestekoa izan.

Fernandoren ustez Lewisek bere lana oso ondo egiten hari da eta alabantza asko jasotzen hari da, merezita noski. Baina espero du noizbait gaizki egiten badu zerbait preparatuta egotea momentu horretarako. Bere ustez Hamiltonek aurten egiten duena hurrengo urteetan ere egingo du. Denbora berdintsuak egingo ditu urtez urte, baina denborarekin beste gauza batzuetan obetuko du. Gainera ez du ardurarik Ron Dennis eta Hamiltonen artean dagoen erlazioarekin, Lewis eta bere kotxeak berdinak diren bitartean.

Fernando zoriontsuagoa dirudi Mc Larenen, bere ustez energia berrien erruz litzateke. Izan ere Renaultekin , sei urte ondoren, egunero berdina zirudien eta ilusiorik iada ez zegoen.

 

 

Alonso

Kaixo, jakingo duzuenez hurrengo karrera Malasian izango da. Sepang zirkuituan izango dena. Datorren asteko aste bukaeran izango da. Aurten, Kimi iritsiko da zirkuitu honetara aurtengo txapelketaren lehenengo postuan.

Aste honetan, asteartean, gidari batzuek Sepangeko zirkuituan egon dira entrenatzen. Guzti hauetatik azkarren, nola ez ba, Kimi Raikkonen izan da, lenengo postuan gelditu da denbora hau lortuz: 1:36.115; bigarren postuan Alexander Wurz izan da 1:35.702. McLarena denbora nahiko diskretua egin du, Lewisek seigarren postua bakarrik lortu baitu.

Dena den, datorren astearte itxaron beharko dugu, klasifikazio eguna arte, benetan ikusteko nola dabiltza McLarenak. Bukatzeko, seguru nago ikuskizun bikaina egongo dela larunbat goizean ea nor lortzen duen “pole position”a.

Gogoratu goizeko zortzietan izango da klasifikazioa.  Eta Karrera igandeko bederatzietan izango da.

Malaysia

Lehengo igandean martxoaren 22an, Australiako lehen karrera lehiatu zen Melbourneko zirkuituan. Aurtengo lehen karrera honetan Ferrariko lehen pilotua, Kimi Raikkonen atera zen garaile. Bigarren eta hirugarren postuan McLareneko bi gizonentzako izan zen, Alonso eta Hamilton.

Felipe Masa seigarren postura bakarrik iritsi zen. Bere zergatia honetan datza; larunbateko klasifikazioan, hirugarren kalifikaziora iristea lortu bazuen ere, bere engranaje-kaxa potx egin zuen. Ondoren bere taldeko arduradunek motorra aldatzea erabaki zuten eta azken postuetatik ateratzea behartuta geratu zen.

Alonso bigarren postuan atera zen, baina lehenengo bihurgunean BMWengatik tapatuta gelditu zen. Gainera ia karrera osoan bere kidearen atzetik eman zuen. Azkenean aurreratzea lortu zuen bigarrengo paradan.

Azkenik, gertaturiko istripuak gutxiago izan ziren lehengo urtearekin konparaturik. Lehengo urtean lau aldiz atera bazen “SF” (Safety Car) aurten ez zen ezta aldi bakar batean atera. Istripu larriena Wurz eta Coulthard-ek eragin zuten. Azken hau Alexander Wurz-en gainetik igaro zuen.

Or doa irteerako bideoa

Kaixo guztioi !!

Apa, nire blog berri hau hastear dago. Baina zertaz doa blok hau? Zer esan nahi du Fox-one? Oraintxe argituko dut.

Lehendabizi, blog hau Formula 1eko munduaz hitz egingo du. Horregatik bere izena Fox-one da: “Formula one Xtreme”. Nire ahaleginik handiena hau aurrera ateratzea, zero puntutik hasita, izango da.

Karreren eta klasifikazioen hurrengo eguna komentariotxo bat egiteaz gain, istripuen zergatia eta holakoak ere komentatuko dira.

Ahal dudan guztia egingo dut artikulu dezenteak atera ahal izateko. Esan beharra dago ez naizela esperto bat idazten eta ondorioz akats ugari egon litezke nire idazketan. Baino saiatuko nahiz!

Aurkezpen guztiak egin ondoren banoa Blog hau martxan jartzera.

AIO!!